Larramendiko Krosa Iruditan

Mikel Iraola 2015eko azaroaren 14a

Haur, gazte eta heldu. Dozenaka lasterkarik hartu dute parte Larramendiko Krosean. Ibon San Miguel eta Eguzkiñe Zabaleta izan dira azkarrenak proba nagusian.

Ia 200 parte hartzaile izan ditu Larramendiko III. krosak. Lehenik gaztetxoenak aritu dira lasterka auzoan zehar, hiru mailatan banatuta. Ondoren, helduen txanda izan da. Guztiak batera irten diren arren, bi distantziako lasterketak izan dira: bost eta hamar kilometrokoak.

Ibon San Miguel durangarra izan da 10 kilometroko proba nagusiko garailea, 31:35eko denbora eginda. Bigarren Iker Pagola tolosarra izan da 31:43ko denborarekin. Iker Alba hernaniarrak osatu du podiuma gizonezkoen mailan. Emakumezkoetan, berriz, Eguzkine Zabaleta izan da txapelduna, 40:20ko denbora eginda; bigarren Oiana Ortiz tolosarra izan da 40:32rekin; hirugarren, berriz, Saioa Garbisu 42:04koarekin. (10 kilometroko lasterketaren sailkapen osoa)

Bost kilometrokoan Ibai Berecierto zarauztarra izan da garaile, ibilbidea 16:57ean osatu eta gero. Errazkingo Xabier Satrustegi izan da bigarren 23 segundora, eta Auritz Mendizabal zegamarrak osatu du podiuma 17:37ko denbora eginda. Eskualdeko lehen korrikalaria Xabier Agirrezabala zizurkildarra izan da, bostgarren.

Emakumezkoetan, Mariaje Pastor hernaniarrak egin du denborarik onena (24:23). Marina Lakunza tolosarra izan da bigarren 25:05eko denborarekin; hirugarren Ainara Rodriguez zumarragarra izan da. (5 kilometroko lasterketaren sailkapen osoa)

Emaitzaz arago, amaitzea xede

Izan da, amaitzea helburu izan duenik. 70 urteko Abelino Olea zumarragarra, esaterako, saltoka helmugaratu da ibilbidea egin eta gero. Itzulipurdiak ere egin ditu. A zer sasoia! Juan Mari Aldanondo Urretxuarra, 62 urterekin, New Yorkeko Maratoia eginda zetorren Tolosara. Ordutebetean osatu ditu 10 kilometroak, eta bertaratutakoen txalo artean iritsi da helmugara.

Umeen sailkapenak

Infantilak (2 parte hartzaile)

  • Emakumezkoak: Paule Zeberio
  • Gizonezkoak: Javier Bartolome

Benjaminak (71 parte hartzaile)

  • Emakumezkoak: 1- Laxia Arsuaga; 2- Maier Olano; 3- Iraia Uson
  • Gizonezkoak: 1- Aitzol Etxeberria; 2- Oier Urkiola; 3- Aitor Odriozola

Alebinak (8 partehartzaile)

  • Emakumezkoak: Ximena Zeberio
  • Gizonezkoak: 1- Manex Civico; 2- Beñat Etxeberria; 3- Julen Urkita

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!