128 bikote, hordagoka

Eneritz Maiz 2015eko azaroaren 14a

Fronton kafetegiak antolatzen duen Mus Txapelketan 128 bikotek parte hartu dute.

XV. Mus Txapelketa da aurtengoa, eta Beotibar pilotalekua bete dute mus zaleek. 128 bikoteen artean dago lehia. Erantzun ona izan du, beste behin, txapelketak eta antolatzailea den Juantxo Izagirre gustura agertu da gero eta gazte gehiagok parte hartzen duelako.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!