Ion del Rio txirrindulari ohia zendu da

Ataria 2015eko azaroaren 12a

Oriako Txirrindulari Eskolan eman zituen lehen urratsak, eta profesional mailan aritu zen gerora.

2003. urtean Espainiako Txapeldun izan zen elite mailan Alfus Tedes taldearekin. Horrek profesionaletarako jauzia egin ahal izatea ekarri zion.

Costa de Almeria-Paternina taldearekin aritu zen 2004. urtean, eta besteak beste, Espainiako Itzulia lehiatu zuen. Euskal Bizikletan ere etapa bat irabaztear izan zen; bigarren egin zuen. Burgosko Itzulian ere hirugarren postuan amaitu zuen. 2005ean, berriz, Andalucia-Paul Versan taldeak fitxatu zuen.

Gaur eguerdian hil da 37 urte zituela. Goian bego.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!