2015/12/10 19:15

Un dia perfecto para volar

Un dia perfecto para volar
Leidor antzokia, Tolosa

Jatorrizko bertsioa. Zine foruma.

(Marc Recha). 70 min.

Itsasertzetik hurbil paraje bakarti batean, mutiko batek aitak eginiko kometa jarriko du hegan. Haizeak gogor jotzen du, eta kometa landareen artean korapilatuko da. Umeak heldu baten laguntza beharko du kometa berriro aireratzeko. Elkarrekin, naturaren erdi-erdian, milaka atal dituen ipuin bat kontatzen hasiko dira. Ipuineko protagonista beti gose den erraldoi bat izango da, aitaren ahotsean, eta solasaldi luze batean lotuko da mutikoarekin. 

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!