TAKEko neskek, ezin

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Ugartemendia 2015eko azaroaren 2a

TAKEko neskek 37-44 galdu dute Hondarribia arerio zuzenaren aurka.

Larunbat honetan, partiduaren ordutegian aldaketa izan genuen, arratsaldeko 18:00etan jokatuz. Oraingoan talde zailenetako bat genuen aurkari, baina partiduaren garaipena lortzeko gogoak ziren nagusi.

Tamalez, ez genuen garaipena lortu. Partidaren emaitza: Take 37 - 44 Hondarribia Ikasbasket.

Emaitzean ikusten den bezala, ez genien partida erraz irabazten utzi, 7 puntuko aldea atera baitziguten. Gainera, partidan zehar nahiko paretsu ibili ginen, defentsan egindako lan onarengatik. Baina ez zen nahikoa izan.

Beraz, lanean jarraitu behar dugu. Geuregan eta taldearengan gehiago sinistu, talde bat bezala jokatuz. Emaitzak etorriko dira!

1,2,3...XUXTA!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!