Larramendiko jaiak 2015

Azken egunean ere, festa nagusi

Andoni Uzkudun 2015eko azaroaren 1a

Jaietako azken eguna gogotsu hasi dute Larramendiko biztanleek. Goizean tortilla patata txapelketa egon da eta honekin batera toka txapelketa. Guraso eta ume asko gerturatu da ondo pasatzeko asmoz.

Gaur amaituko dira Larramendiko jaiak, hona hemen gaurko egitaraua:

AZAROAK 1, IGANDEA

09:00. Txistularien diana, jaien azken eguna iragartzeko.

11:00. Tortilla lehiaketa.

12:00. Toka txapelketa izango da, eta irabazleek gazta jasoko dute opari.

14:00. Kuadrillen bazkaria, norberak bere jakiak eramanda.

17:00. Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.

19:00. Piñata erraldoia.

20:00. Jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!