Larramendiko jaiak 2015

Ekitaldiz beteriko bigarren eguna Larramendi auzoan

Ataria 2015eko urriaren 31

Tolosako Musika Bandak atzo egin zuen Xabier Zelaiak konposaturiko Larramendi auzoa abestiaren estreinaldia. Gaur haurrentzako jolasak eta tailerrak, eta auzo bazkaria egin dira, besteak beste.

Xabier Zelaiak oparia jaso zuen festa batzordearen eskutik bere obrarengatik. Musika bandak festetan emanaldia eskaini ohi du, eta atzo izan zen aukera obra berria lehenengo aldiz entzuteko.

Gaurko bazkarian 240 pertsona inguru elkartu dira eta plazan dauden bi karpak bete dituzte. Haur ugari ere bildu da goizean zehar egin diren jolas eta tailerretan. Denetarik izan dute egiteko: izenak arabieraz jarri, henna tailerra, slackline, mural margoketa...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!