Gozozaleen topagune bihurtu da beste behin Tolosa Goxua

Imanol Garcia Landa 2015eko urriaren 31

Arantxa Zalduak zumarragarrak irabazi du ijito besoaren lehiaketa eta bigarrena Koro Jauregi bedaiotarra izan da. 

Ezustean hartu dute bai Zalduak eta baita Jauregik ere saria, eta gustura hartu dituzte epaimahaiaren laudorioak. Joxe Mari Gorrotxategi, Elena Arzak eta Imanol Zubeltzu izan dira epaia eman dutenak, eta aurkeztutako ijito besoen kalitatea nabarmendu dute. Guztira 20 parte hartzaile izan dira lehiaketan.

Tolosa Goxuaren beste une garrantzitsua 4.000 Juanita gozoaren banaketa izan da. Hor aritu dira herriko gozogileak Juanita guztiak egin eta banatzen. Jende ugari izan da Trianguloa plazan jarritako postuetan, eguraldi gozoak ere lagundu baitu. Horrez gain, dultzaineroak aritu dira giroa alaitzen, eta Tolosa Kantarikoek ere bisita egin diote Tolosa Goxuari, eta beraien kantuak ere zabaldu dituzte Alde Zaharretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!