Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketa

Amaitu da lehia, ospakizunak falta dira

Asier Imaz 2015eko urriaren 31

47. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren azken eguna izango da biharkoa. Partaideek egin beharrekoa egina dute. Orain sariak jasotzea gelditzen zaie. Itxiera ekitaldia 11:30ean hasiko da.

Leidor Antzokian hiru saio egin dituzte gaurkoan. Goizean haurrak aritu dira, eta arratsaldean, polifonia eta folklorean, helduagoak. Lehia, beraz, gaur amaitu da. Gaueko ordu txikietan jakingo da urtero bezala sarituak zeintzuk izango diren biharko itxiera ekitaldian.

Arratsaldean lau koru ikusi ditugu Leidorko oholtza gainean. Ikusleak berotzen joan dira, eta polifonian ez bezala, folklorean txaloak erraztasunez jo dituzte.

Letoniako Emil Darzins Chamber Choir-ek aho zapore ona utzi du, eta abesbatza sendo moduan azaldu da. Argentinako Tous Ensenble eta Estatu Batuetako Cwu Chamber Choir ere modu berean ibili dira, polifonian horrenbesteko distirarik ez baldin badute erakutsi ere. Ukitu berezia japoniarrek eman diote arratsaldeko saioari. Suginami Gakuin High School & Kikura Ensemblekoen magia egin dute ahotsarekin; efektu espezialen pare, harritzeko sentsazioak zabaldu dituzte Leidorren barrena. Euren maila nolakoa izan den erabakitzea, ordea, epaimahaiaren eta ikusleen lana izango da.

Emil Darzins Chamber (Letonia)

 

Tous Ensemble (Argentina)

 

Cwu Chamber Choir (Ameriketako Estatu Batuak)

 

Suginami Gakuin High School & Kikula Ensemble (Japonia)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!