Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketa

Haurren mundua, heldutako eztarrietatik

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 31

 15 1446308828899
 32 1446308832812
 39 1446308834569
 47 1446308836446
 5 1446308826684
 6 1446308826899
 7 1446308827126
 8 1446308827346
 9 1446308827563
 10 1446308827779
 11 1446308828001
 12 1446308828223
 13 1446308828450
 14 1446308828675
 16 1446308829126
 17 1446308829344
 18 1446308829568
 19 1446308829791
 20 1446308830011
 21 1446308830228
 22 1446308830449
 23 1446308830669
 24 1446308830902
 25 1446308831123
 26 1446308831338
 27 1446308831567
 28 1446308831786
 29 1446308832011
 30 1446308832276
 31 1446308832550
 33 1446308833079
 34 1446308833347
 35 1446308833588
 36 1446308833850
 37 1446308834100
 38 1446308834330
 40 1446308834803
 41 1446308835041
 42 1446308835279
 43 1446308835510
 44 1446308835739
 45 1446308835974
 46 1446308836202
 48 1446308836691
 49 1446308836933
 50 1446308837168
 1 1446308825707
 2 1446308825996
 3 1446308826237
 4 1446308826453

Sei haur abesbatza aritu dira, goizean, Leidor aretoan, eta errepertorioko obrei oparitutako dantzek koloreztatu dute emanaldia.

Ilara luze batek bete du, goizeko hamaiken aurretik, San Frantzisko pasealekua. Haur abesbatzena beti izan da harrera beroenetakoa jaso izan duen lehiaketako saioa, eta urteroko maiztasuna bi urtez behinekora pasatu zenetik abesbatzen belaunaldi berriek jakin mina are gehiago piztu dute.

Budapesteko Marczibányi Téri Kodály iskola gyermekkara hau abesbatzaren ardura izan da goizeko saioa irekitzea, eta bi zuzendariren aginduak jarraituz, bikain ahoskatu dituzte euskarazko kantuen hitzak.

Jarraian, Jorcam-eko haurrek koreografiak taularatu dituzte, Madrilgo Errege Aretoko diziplinaren erakusgarri, eta Ikimilikiliklik! magikoarekin txalo zaparrada jaso dute

Haurren saioko lehen zatia Rigako (Letonia) katedraleko nesken abesbatzak itxi du, eta publikoaren beroa jaso dute, zinez, eskaini duten lanaren fintasunagatik.

Amics de la Unió talde kataluniarreko haurren abesbatza izan da, oholtzaratzen laugarrena, eta eskaini dituzten lau obrak interpretatzeko originaltasunari ez zaio kalitate eta indarrik falta izan.

Atzetik, berriz, Estoniako Musamari nesken taldea aritu da, lotsatiago hasieran, baina, azkenik, Küla Kuuleb obrarekin saioa biribilduz.

Eta, haur abesbatzen lehiaketako saioa ixteko, Bielorrusia urruneko lurretatik iritsitako Lira haur abesbatzak Jacob Arcadett-en Ave Mariarekin liluratu du Leidor.

Gauerdian izango dute, guztiek, epaiaren berri.

Marczibányi Téri Kodály Iskola Gyermekkara (Hungaria)

Pequeños cantores de la Jorcam (Madril, Espainia) Riga cathedral girl´s choir Tiara (Letonia)

Cor infantil Amics de la Unió (Herrialde Katalanak)

Girls choir of Musamari choral school (Estonia) Lira children´s choir (Bielorrusia)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!