Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketa

Teknikaren gorazarrez, atzo hasi zen abesbatza lehiaketa

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 31

Atzo iluntzean taularatu ziren lehen abesbatzak, polifonia saileko emanaldia eskaintzeko; lau  talde eta lau estilo izan ziren, entzuleen gozamenerako.

Letoniako Laiks, Suediako Stockholms Musikgymnasium, Norvegiako Cantus eta Frantziako Mikrokosmos ganbera abesbatzek eman dute beren onena, Leidor aretoko oholtzan. 47. Abesbatza Lehiaketa abiaraztearen ardura izan zuten, eta polifonian aritu ziren lehenengo, folklore saileko emanaldiarekin ostirala biribiltzek.

Adinez nahiz estiloz, saio anitza izan zen lehena eta, besteak beste, suediarren gaztetasuna, norvegiarren indarra eta frantziarren nolabaiteko berrikuntza hizpide izan ziren ikusleen artean.

Gaur gauean ezagutuko dute, abesbatzek, epaimahaiaren erabakia baina, oraindik ere, asko geratzen zaio Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketari: haurrak gogoz aritu dira, goizean, Leidorren, eta arratsaldean polifonia eta folklorearen txanda izango da, berriz, azken ganbera abesbatzen eskutik.

Laiks (Letonia)

 

Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir (Suedia)

 

Cantus (Norvegia)

 

Mikrokosmos (Frantzia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!