Alcantarako urtegian 36 orduz geratu gabe aritu da igerian Peña, CEAFA elkartearen alde. Alzheimerraren arazo sozial eta sanitarioak azaleratzeko kanpaina baten barruan osatu du erronka hau tolosarrak.
Pasa den ostiraleko goizeko 08:30ean hasi zen igerian Monfragueko Parke Naturaletik, eta larunbateko 20:30ean amaitu zuen Alcantarako zubi erromatarretik gertu. Honenbestez, igerilari tolosarrak aurretik zuen marka hobetu du: aurretik 25 orduz egin zuen igerian, 60 kilometro eginez.