ataria.eus

Zaida Fernandez: "Historiako subjektu politikoa beti izan da gizona"

gizartea  Tolosa

Jabetze eskolako hitzaldietako bat eskainiko du, Luz Maceirarekin batera, ostiralean, 18:30ean, Abastos eraikinean.

Emakumeen aztarnak eta aztarna feministak: plazaratzea eta jabetzea izenburupean, urtetan emakumeek egin eta ezkutuan egon den lana aztertu eta azaleratuko dute, jabetze eskolan.

Ostiralean izango da saioa, eta Ataria irratian elkarrizketatu dugu Zaida Fernandez. Besteak beste, emakumeek historian barrena egindako lorpen, jarduera eta borrokak ezkutatuta egon direla uste du Fernandezek, historiako subjektu politikoa, beti, gizonezkoa izan delako: "Historia botere kontu bat da, eta kontatzeko boteretsua izan behar duzu".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa