Olarrainen, festak xume bezain goxo

Itzea Urkizu 2015eko urriaren 23a

Gaur hasi eta igandera bitarte auzotarrek elkartzeko aitzakiarik ez dute beharko

Auzo txikiek festa txikiak izan ohi dituzte, nahiz eta horrek ez dien festa izaerarik lapurtzen.

Tolosako Olarrain auzoan asko dute txikitasun horretatik baina, gaur hasi eta igandeko bazkalondo luzera bitarte, auzotarren epeleak ibiliko dira guztiak. Bazkari-afariak, kirola nahiz musika izango da.

Egitaraua

URRIAK 23, OSTIRALA
19:30. Txupinazoa.
22:00. Mus txapelketa.

URRIAK 24, LARUNBATA
21:00. Auzo afaria; kantu afaria trikitilariekin alaituta.

URRIAK 25, IGANDEA
9:30. Mendi bizikleta trabesia egingo dute.
11:00. Hamaiketakoaren ondoren, ume jolasak izango dira.
14:30. Bazkaria izango da auzokoentzat, trikitilari nahiz bertsolariek girotuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!