2015/10/21 20:00

Hitzaldia. Miel Mari Elosegi

Hitzaldia. Miel Mari Elosegi
Bidaiarien Txokoa, Tolosa

"Egur hila, baso bizia".

Euskal Herrian basoek azalera handia estaltzen dute, Badaude baso naturalak eta erabat artifizialak direnak baina denetan gizakion aztarna nabaria da. Nolakoak izan zitezkeen basoak aintzinean, gizakirik ez zen garaietan? Zer gertatzen da baso batean baso-lanik egiten ez denean? Baso naturalek itxura desberdina dute, adin guztietako zuhaitzak izaten dira eta hildako egurra ugari izaten da. Hildako egurra, basoaren dinamikan garrantzi izugarria duen elementua da eta makina bat landare-onddo eta animalia espezirentzako ezinbestekoa da.

Miel Mari Elosegi, biologoa da eta Nafarroan basozain lanetan aritzen da. 

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!