Haurrak eta gurasoak jolasean, San Esteban auzoan

Eneritz Maiz 2015eko urriaren 17a

Txikienei zuzendutako eguna izan dute gaur San Estebango kultur astean.

Arratsalde bete-betea izan dute San Esteban auzora gerturatu diren haurrek. Gurasoak lagunduta, jolas eta tailerrak izan dituzte. Ondoren, buruhandien aurretik korrika egin behar izan dute, eta indarrak berreskuratzeko txokolate goxo-goxoa hartu ahal izan dute.

Gauean, 22:30etik aurrera, SP eta Estigia taldeen kontzertua. Ondoren, Puntzaka eta NDY DJ eta zuzeneko ikuskizuna Bonn 49rekin izango dituzte.


Bihar, urriak 18

09:00. Diana herriko txistulariekin.

10:00. Trikitia auzoko baserrietan.

11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan.

11:00. Radio Control-eko autoen erakustaldia, Ttorreko aparkalekuan.

12:00. Auzoko txarangaren saioa.

14:00. Auzoko babarrun jatea. Ondoren dantzaldia Joxe Jabier Mendizabalen eskutik eta atsedenean, toka txapelketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!