Mikologika 2015

Onddoz osatutako pintxoen usainaren atzetik

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 17a

Casino elkartea ospatzen ari den aurtengo Mikologikaren barruan, azoka eguna izan da gaurkoa; azoka bereziaz jain Tolosaldeko eta Goierriko 15 jatetxek onddoekin prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan da

Giroa lagun, eguzkiaren goxotasunak, eskualdeko hainbat herritar azokara gonbidatu ditu gaurkoan. Trianguloa plaza lepo bete da onddoez prestatutako pintxoen usainaren atzetik etorritako herritarrez. 15 jatetxetako kideak Trianguloan bertan aritu dira euren pintxoak prestatzen. Tartean zeuden Casino elartearen 3 postu, Martinez, Larrea, Peñascal, DOlarea, Iriarte, Solana 4, Astelena, Olentzo, Route 33, Botarri, Saikin 2 eta Kuko. Pintxo bat euro baten truke dasta zitekeen.

Bestalde, perretxikoen erakusketak ere jende asko gerturatu du mahaiaren bueltara. Interesarekin begiratzen zieten kolore eta forma ezberdinetako perretxikoei.

Honenbestez, amaiera eman dio Casino elkarteak beste urtebetez antolatu duen Mikologikari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!