Mikologika 2015

Aiz-Orratz elkarteak irabazi du Mikologikako Pintxo Lehiaketa

Ataria 2015eko urriaren 16a

Bigarrena Casino elkartea izan da eta hirugarrena Lizardi elkartea. Epaimahaiak nabarmendu du maila handia erakutsi dutela partaide guztiek.

Guztira 11 elkartek parte hartu dute. Hiru sarituez gain, Arsenal, Aurrera, Gure Kaiola, Gure Txokoa, Izaskun, La Jara, Ortzadar eta  Txinparta aritu dira lehian.

Elkarte guztiek ahalegin handia egin dute pintxoak prestatzen. Irabazleek txapela, garaikurra, bi lagunentzako afaria eta produktu sorta eskuratu dituzte. Bigarrenek, garaikurra, bi lagunentzako afaria eta produktu sorta jaso dituzte. Eta hirugarrenek bi lagunentzako afaria eta produktu sorta. Jende ugari izan da Zerkausian lehiaketari begiratzen, eta txanpinoiak dastatzeko aukera ere izan dute, Arsenal elkartekoek prestatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!