Txapel Haundi, Casino elkartearen panpina berria

Tolosaldeko Ataria 2015eko urriaren 16a

Argazkiak: AGERREMEDIA / Artxiboa

Mikologika astearen barruan, atzo aurkeztu zuten, Zerkausian, Iñaki Moyuak sortutako irudi berria.

Ikono baten beharra zuten, Tolosako Casino elkartekoek, duela bospasei urte berreskuratu eta urtez urte berritzen ari diren Mikologika asterako. Horrela, artxiboko irudi batek ireki zizkien irudimenaren ateak, izan ere, garai bateko jardunaldi mikologikoak iragartzeko, harrizko perretxiko erraldoi bat jartzen omen zen Trianguloa plazan.

Casinoko kideak eskultura hura bilatzen aritu dira, baina, saiakerak saiaketa, ez dute aurkitu eta, beraz, irudi berri bat sortzea erabaki dute. Iñaki Moyua tolosarraren trebeziari deituz, beraz, perretxiko itxurako panpina berria aurkeztu zuten, atzo, Zerkausiko ekitaldi gastronomikoan. 

Perretxikoari izen bat jartzeko hasita, Casinorekin ezin hobeto identifikatzeko, Txapel Haundi izena aukeratu dute, beren txarangaren izen berbera. Horrela, aurrerantzean, Mikologikako jarduera eta hitzordu guztietan izango da Txapel Haundi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!