Ordutegi berezia, 'Amama'rako sarrerak eskuratzeko

Tolosaldeko Ataria 2015eko urriaren 14a

Asier Altunaren azken filmaren estreinaldian, sei saio izango dira, guztira; sarrerak ostiral eta larunbatean izango dira salgai, bonotik kanpo.

Asteburu honetan estreinatuko dute, Tolosako Leidor aretoan, Amama filma. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialeko filma izaki, ikusmina piztuko du, eta ordutegi bereziak egokitu dituzte, sarreren salmentarako.

Ostiralean, hilak 16, 17:00etatik 19:00etara bitarte leihatila zabalik izango da eta, larunbatean, berriz, 11:00etatik 13:00era bitarte. Sarrerarik geratuko balitz, saio bakoitzaren aurretik ere erosteko aukera izango da, baina emanaldi jendetsuak izango direnez, aurrez erosteko gomendioa eman du udalak.

Prezioei dagokienez, sarrera arrunta 5 eurokoa izango da. Bonodunek, 65 urtetik gorakoek nahiz gazte txartela dutenek, 4 euroren truke ikusi ahal izango dute filma. Azkenik, astelehenean, ikuslearen eguna izango denez, 4 euroan izango dira sarrera guztiak.

Amamarekin batera, honakoa izango da asteburu honetako zine eskaintza.

 

Urriak 15, osteguna

19:15

PRINCESA

J.B. Zine foruma

 

21:45

PRINCESA

J.B. Zine foruma

Urriak 16, ostirala

20:30

AMAMA

V.O. (azpitituluekin)

Urriak 17, larunbata

19:30

AMAMA

V.O. (azpitituluekin)

 

22:30

AMAMA

V.O. (azpitituluekin)

Urriak 18, igandea

17:00

MAGIAREN ETXEA

Haur zinea

 

19:30

AMAMA

V.O. (azpitituluekin)

 

22:00

AMAMA

V.O. (azpitituluekin)

Urriak 19, astelehena

20:30

AMAMA

Ikuslearen eguna

V.O. (azpitituluekin)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!