Behobia prestatzeko Tolosako XXVIII. Herri Krosa

Asier Imaz 2015eko urriaren 9a

San Estebango Ttonttor Auzokide Kultur Elkarteak Tolosako Herri Krosaren 28. edizioa antolatu du. Astelehenean izango da lasterketa, 11:00etatik aurrera. Azaroaren 8an izango den Behobia-Donostiarako test interesgarria izan daitekeela esan dute antolatzaileek. 

Aurten hainbat aldaketa izango dira: 8km-ko ibilbide laua izango da, aldapa guztiak kendu dituzte parte hartzea errazteko, eta ez da diru-saririk izango lehenengoentzat, bai, ordea, sariak eta ondorengo  opari-zozketa. Gainera, aurten lehenengo aldiz, eta txikitxoen artean atletismoa sustatzeko asmotan, Txiki Krosa egingo dute, 12:00etan, helduen krosa amaitu ostean, eta helduen sari banaketaren aurretik. Bertan 12 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute. Lehenengo 100 parte hartzaileek domina izango dute, baita opari zozketa ere. Izen ematea dohain izango da 11:30ak arte Ferialekuan.

Ibilbidean zehar laguntzeko prest dagoenak nahikoa du San Estebanen azaltzea goizeko 10:00etan. Izen-emateak, berriz, Shanti Kirolaken eta irteeran bertan egingo dira.

Lehenengo 350 korrikalarirentzat kamisetak egongo direla azaldu dute antolatzaileek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!