Ostiralean hasiko dira Berazubiko jaiak

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 7a, 16:03

Berazubin ez dira festa giroaz nekatu. Irailean auzoaren 50. urteurrena ospatu bazuten ere, jai giroa bueltan da. Izan ere, ostiraletik aurrera, lau egunez, auzoko festak ospatuko dituzte.

Zilarrezko ezteien ospakizunetatik ondorio onak atera eta gero, orduko zenbait ekintza festetan ere errepikatuko dituzte. Pintxo potearen kasua da. Irailean 40 kilo txanpinoi egin zituzten, eta ostiralean gauza bera egiteko asmotan dira. Ondoren bakoitzak etxetik eramandako jakiekin auzo-afaria egingo dute.

Larunbata izango da egun handia. Goizean marrazki lehiaketa izango da. Auzoaren egoera eta bere etorkizuna izango dira gaiak, eta auzo elkarteak aurrera begirako bere norabidea markatzeko erabiliko du lehiaketa.

Gaueko danborrada jendetsua izatea espero dute. Ondoren, Tafallatik etorriko den Oasis orkestrak girotuko du auzoa. Goizeko 04:30ak arte izango da bederatzi gizonezkok eta zortzi emakumek osatzen duten talde hau. 30 jantzi aldaketa baino gehiago egingo dituzte.

Igandean, berriz, urteroko paella jatea izango da. Txartelak erosteko epea bihar bertan amaituko da, eta horretarako Ordizia tabernara joan beharko da, 19:00etatik 20:30era bitartean. 10 euroko balioa dute txartelek.

Astelehenean, berriz, 50. urteurreneko argazki lehiaketa errepikatuko dute. Orduan izan zuen arrakasta ikusirik bi aldiz egin zuten. Bada, orain, garaiko irudi gehiago lortu dituzte eta horiekin beste erakusketa bat egingo dute.

URRIAREN 9a, OSTIRALA             
18:00  Txupinazoa.
18:30  Buruhandiak auzoko kaleetan.
19:00  Pintxopotea txoznan.
21:30  Herri-afaria (bakoitzak bere afaria).
24:00  Unsain Anaiak-ekin erromeria.

URRIAREN 10a, LARUNBATA
12:00  Marrazki lehiaketa umeentzako.
16:00  MUS txapelketa.
16:30  Umeentzako jokoak.
17:30  Txokolatada.
18:00  Joxepo Pailazoa.
19:00  Ogitarteko lehiaketa. Epaimahaia: Felix Garrido eta Martin Martinez.
20:30  Danborradako afaria.
22:30  Danborrada auzoko kaleetan.
24:00  Oasis musical show  Orkestra.

URRIAREN 11a, IGANDEA
09:00  Tolosako txistulariekin diana auzoko kaleetan zehar.
09:30  Auzoko hildakoen omenezko meza.
12:00  Gizonezkoen toka.
14:30  Paella erraldoia.
18:00  Amaia Txintxurretarekin umeentzako disko festa.
23:00  Su Artifizialak.
24:00  Ohian Vega Dj-a.

URRIAREN 12a, ASTELEHENA
12:00  Emakumekoen toka.
14:30  Babarrun jatea.
17:00  Zezentxoak.
18:30  Argazki erakusketa.
19:00  Saloi dantzak.
21:00  Arratoiaren erretzea eta gaztain jatea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!