Kirol arropa berritua, Samaniego eta Orixeren elkarlanaren bandera

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 7a

Zerkausian aurkeztu dute elastiko berria, Eskola Kirolaren baloreak sustatuz.

Tolosako Euskal Eskola Publikoaren TEEP siglak izango dituzten, aurrerantzean, Samaniego eta Orixeko Eskola Kirolako ikasleek, soinean. Kirol arropa bateratu dute, elkarlan zabalago baten lehen pauso gisa, eta ikastetxeek identifikazioa sustatu nahi dute. Aurkezpenean, Ivan Gallego kirol arduraduna, Irene Lezea guraso ordezkaria, Arantxa Menendez Samaniegoko zuzendaria, Patxi Amantegi Tolosako Udaleko ordezkaria, Joxe Ramon Zalakain Orixeko zuzendaria eta Ane Izagirre ikasle ohia eta kirolaria izan dira.

Guztiak bat etorri dira, Eskola Kirolaren baloreak azpimarratzerakoan, eta horiek sustatu eta are gehiago indartu behar direla azaldu dute. Horrela, talde giroa bultzatuz, urdin argia bilakatu da beren bandera, berde ukituekin. Kirol taldeetan aritzen direnekin batera, bi ikastetxeen inguruko pertsonei ere elastikoa eskuratzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!