Beotibar, arkitektoen mugarri

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 5a

DOCOMOMO elkarteko arkitekto gipuzkoarrek lehen aldiz ospatu dute, Arkitekturaren Nazioarteko Eguna, Donostiatik kanpo; Beotibar eraikinean plaka ezarri dute.

Arkitekturaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta DOCOMOMO elkarteak Tolosan ospatu du efemerideak. Besteak beste, Beotibar kafetegiak eta frontoiak osatzen duten espazioa izan dute aztergai, adituek diotenez, erreferentzia bat baita Gipuzkoako arkitekturaren historian. Ondoren, plaka bat ezarri dute eraikinaren kanpoaldean, QR kode batekin: herritarrek kode horren bitartez gehiago jakin ahal izango dute Gregorio Azpiazuk diseinaturiko eraikinaz.

Aipatzekoa da, aurten Creative Commons Jaialdiko Arkitektura atalerako aukeratu duten gaia euskal pilota dela, eta frontoiak aztertzen dabiltzala, kultur ondare moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!