Lau jardunaldiren ondoren Tolosa CF lider da, guztia irabazita

Asier Imaz 2015eko urriaren 5a

 1 1444058392432
 2 1444058392801
 3 1444058393142
 5 1444058393865
 6 1444058394220
 7 1444058394575
 8 1444058394908
 9 1444058395265
 10 1444058395592
 11 1444058395950
 12 1444058396277
 13 1444058396652
 14 1444058397000
 15 1444058397357
 16 1444058397681
 18 1444058398419
 20 1444058399128
 21 1444058399467
 22 1444058399847
 23 1444058400171
 24 1444058400531
 25 1444058400857
 26 1444058401237
 28 1444058402144
 29 1444058402874
 31 1444058403914

Zazpi lesiorekin iritsi zen Tolosa CF larunbateko partidara. Hala eta guztiz ere, lau gol sartu zituzten, eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Ez hori bakarrik, lau jardunalditan lau garaipen, eta ondorioz, lider.

Hurrengo jardunaldia ostiralean izango da Tolosa CF-entzat. Orion jokatuko dute 20:45ean, Oriokoren aurka. Justo Lillo entrenatzailearen esanetan, «partida zaila eta gogorra izango da». Denboraldi-aurrean bi taldeak elkarren aurka jokatu zuten, eta orduan ikusi zuen Lillok Oriokoren jokoa: «Fisikoki indartsuak dira, eta zelaia asko murriztu ziguten, 25 metrotan jokatu genuen. Atzeko laukoaren aurretik, jokalari bat jartzen dute, eta gero beste lau. Asko presionatzen dute, eta hegaletan jokalari azkarrak dituzte. Baloia galtzen badugu, oso arriskutsuak dira».


«Ondo, baina ez bikain»
Larunbatean aurkari arriskutsua zuen Tolosa CF-ek etxean. Beti Gaztek zelai erditik aurrera jokalari azkarrak ditu, eta Lillo arrisku horren jakitun zen. Partida hasi orduko iritsi zen etxekoen lehen gola, Bereziartuaren lehena, bigarren minutuan. Ondoren, etxekoen akats bat aprobetxatu zuten Beti Gatekoek banakoa jartzeko markagailuan. «Bagenekien euren arriskua nondik etor zitekeen, eta berdinketaren golean ikusi genuen. Zelai erdian baloia galdu genuen, eta ohartzerako beraiek gure arean ziren». Etxekoentzat lasaitasunaren gola, Julen Bezinok ekarri zuen. Jubeniletatik zuzenean lehen taldera igo den jokalariak markagailuean 2-1ekoa jarri zuen.


Atsedenalditik bueltan partida erabakirik geratu zen. Bereziartuari atezainak penaltia egin zion, eta txartel gorria ikusi zuen Beti Gazteko jokalariak, taldea bat gutxiagorekin utziz. Berezi bera izan zen penaltia sareratu zuena. Ondoren etorri zen partidako azken gola, Endikarena.


«Baloiaren jabetza gurea izan zen, baina beti daude hobetzeko gauzak. Ez dakit zergatik baina berriro ere azkarregi jokatzen aritu ginen. Aurkariaren areara bi pasetan iritsi nahi izaten dugu, lasai jokatu beharrean. Bigarren zatian aldaketak egin genituen, eta horiek lasaitasuna eman zioten jokoari», adierazi zuen Tolosako entrenatzaileak.


Azken emaitza 4-1ekoa izan zen, «baina aukera ugari izan genituen, eta aldea handiagoa ere izan zitekeen». Partida esaldi batean laburbiltzeko eskatuta, Lillok «ondo, baina ez bikain» esan zuen. Hala eta guztiz ere, bikaintasun hori puntuetan dago, izan ere, lau jardunaldi jokatu ostean, Tolosa CF-ek 12 puntu ditu, Mutrikuk bezala. Gol diferentzia, ordea, urdinen aldekoa da. Ondorioz, sailkapen nagusiaren lehen postuan daude tolosarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!