Espainiar estatua epaitu dute "praktika inperialistagatik"

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 3a

Herri epaiketa Askapena 6 1443875416602
Herri epaiketa Askapena 11 1443875418477
Herri epaiketa Askapena 5 1443875416210
Herri epaiketa Askapena 4 1443875415806
Herri epaiketa Askapena 3 1443875415234
Herri epaiketa Askapena 1 1443875414446
Herri epaiketa Askapena 7 1443875416964
Herri epaiketa Askapena 8 1443875417330
Herri epaiketa Askapena 9 1443875417720
Herri epaiketa Askapena 10 1443875418083
Herri epaiketa Askapena 2 1443875414856
Herri epaiketa Askapena 12 1443875418816

Askapena, Askapeña, Heriak Aske eta Elkar Truke elkarteen eta bost euskaldun internazionalisten aurka, urriaren 19an, abiatuko den epaiketa salatzeko, estatu espainiarraren aurkako herri epaiketa burutu dute Trianguloa plazan

Epaiketan epaileaz gain, lekukoak eta epaituak ere izan dira, alde banatan. Lekukoen artean zeuden, kubatarren ordezkari bat, saharar herriaren beste ordezkari bat eta euskaldun bat. Akusatuen lekuan, espainiar estatuko lau ordezkari, tartean Espainiako erregea.

Epaiketan zehar lekukoek hartu dute hitza, eta akusatuei hitza emandakoan ez dute hitz egin nahi izan. Epaileak bertan bildu diren ikusleekin kontsultatu nahi izan du erabaki, eta bertaratu direnen artean erabaki dute espainiar estatu "errudun" jotzea, honako arrazoiengatik: "Abya Yala-n mendeetan egindako sarraskiengatik, OTANeko kide izan eta inperialismoa yankiaren interesak babesteagatik, Sahararen ukazio eta zapalketen konplize izateagatik eta estaturik gabeko nazioen espetxe izateagatik".

Epaia eman ondoren, euskal ordezkariak hartu du hitza. Urriaren 19an, "espainiar estatu inperialistak" bost euskal herritar eta Askapena, Askapeña, Heriak Aske eta Elkar Truke elkarteak epaituko dituela aipatu du "euren praktika internazionalistarengatik". Epaiketa hau, ordea, ez dutela onartzen adierazi dute: "Ez dugu onartzen estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitu, espetxeratu edo ilegalizatzea. Ez dugu onartzen espainiar estatuak herrien berezko eskubideak aldarrikatu eta burujabetzaren aldeko borroka babesten duten kide eta eragileak zigortzea".

Eskubide horiek "ukatu" eta herrien burujabetza "zapaldu" duena espainiar estatua izan dela salatu dute, eta "eguneroko praktika basati, esplotatzaile eta errepresiboagatik" epaitua izan behar duela uste dute. Horregatik, "Herriak Libre" izeneko kanpainan Tolosan eta beste hainbat herritan, espainiar estatuari herri epaiketak egitea erabaki dute, "bere praktika inperialistagatik".

Bestalde, urriaren 12an, epaiketen ondorengo herri sententzia ezarriko dute. Horretarako, manifestazio bat egingo dute, Iruñean, 12:00etan, Antoniutti parketik abiatuta. Eta gonbidapena luzatu diete bertaratuei manifestazioan parte hartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!