Seulgo binakako txapelketa irabazi du Arruabarrenak

M.Iraola 2015eko irailaren 28a

Tolosarrak Andreja Klepac eslobakiarrarekin osatu du bikotea. Kiki Bertens holandarrari eta Johana Larsson suediarrari 2-6, 6-3 y 10-6 irabazi diete.

Neurketak ordubete eta hamar minutuko iraupena izan zuen. Lehen sakearen eraginkortasuna (%74) eta haustura puntuak (hirutik lau) garrantzitsuak izan ziren. 

Arruabarrenak, honenbestez, aurten irabazi duen bigarren txapelketa nagusia da Seulgoa. Martxoan Acapulcon (Mexikon) irabazi zuen. Orotara bost torneo irabazi ditu.

Banakakoan, berriz, lehen txandan kanporatu zuten Arruabarrena. Julia Goerges alemaniarraren aurka 6-1 eta 6-4 galdu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!