Alos Quarteten diskoaren aurrerapen bideoa, ikusgai

Ataria 2015eko irailaren 28a

Alos Quartetek Garden izeneko diskoa aurkeztuko du urriaren 6an. 'We Are' izeneko kantua aurreratu du bideo baten bidez.

Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herreok (biolina), Lorena Núñezek (biola) eta Pello Ramirezek (txeloa) osatzen dute Tolosako hari-laukotea. Disko berria "hainbat dantzatako atmosfera eta erritmo leunez" osatutako 13 abestiz osatua dago.

Taldeak hainbat artistaren eta lagunen laguntza izan du grabatzeko: Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondo ahotsetan, Harkaitz Cano idazle eta poeta, Bill Cooley salterioan, Oreka Tx txalapartan eta Iñigo Egia perkusioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!