Jexux Mari Zalakain, etxean

Ataria 2015eko irailaren 28a

Zortzi urteko espetxealdiaren ondoren, atzo irten zen Dueñaseko kartzelatik. Han bertan zain zituen senide eta lagunak eta ondoren bizileku duen Santutxun harrera beroa egin zioten.

Igandea izanik, jende ugari gerturatu zen Palentziako presondegira Zalakaini lehen harrera egitera. Gertuko senide eta lagunez gain, unibertsitatean lankide izandako irakasle hainbat eta berarekin 18/98 auzian, Egin egunkariaren aurkakoan, zigortuak izan ziren eta aske dauden Pablo Gorostiaga, Murga anaiak eta Jose Luis Elkoro ere izan ziren bertan.

Besarkada eta muxu artean hartu zuten Zalakain. Lore-sorta, txapela eta makila ere oparitu zizkioten. Euskal Herrirako bideari ekin zioten ondoren.

Izan ere, arratsaldean harrera egin zioten Santutxun, espetxeratu aurretiko azken urteetan Zalakain bizi izan den auzoan. Uriola.eus-ek jakinarazi duen moduan, 'Urratsez urrats, euskal preso eta iheslariak etxera! Santutxun bat gutxiago' lelopean auzotar ugari bildu ziren zortzi urte preso eman dituen kazetari eta irakasleari harrera beroa eskaintzera.

Argazkia: Etxerat elkartea

Argazkia: Uriola.eus

Argazkia: Sortu

Argazkia: @Hordagok

Argazkia: Sortu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!