Tolosan, euskaraz lehen hitza

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Abertzaleak 2015eko irailaren 26a

Tolosaldeako Gazte Abertzaleak osatzen dugunok Tolosako Udala gobernatzen duen EAJri herritarrei azalpenak ematea exijitzen diogu, ulertezina deritzogu eta euskaz lehen hitza beti eman beharko lukeen erakunde batek bilera ireki bat soilik gazteleraz eman izana, bidetik euskaldun guztion eskubideak zapalduz.

Irailaren 24an Tolosako Udalak bilera batera deitu zituen herritarrak eta bertaratu zirenen artean pertsona batzuek euskaraz ez zekitenez, bilera gazteleraz soilik egitea pentsatu zuten. “Denon hizkutzan” egin zuten arren, tolosarron hizkuntza erabat baztertua izan zen. Gazteleraz egin zuten azkenean bilera eta askoren hizkuntz eskubideak urraturik geratu ziren. Are gehiago larritzen gaitu jakiteak Eusko Jaurlaritzako euskara zuzendaria izandakoa bilera horretan egon izana.

Protestak azkar iritsi ziren sare sozialetara eta Tolosako Udalak defendatu egin nahi izan du bere burua, hizkuntza eskubideak errespetatzen dituelakoan. Txio horietan erdara lehenesten duela argi eta garbi geratu zenez, Udalak eman zituen erantzun bi ezabatu zituen txoritxoaren sare sozialetik, herritarrei informazioa erabat izkutatu nahian.

Guzti honengatik, EAJri azalpenak ematea exijitzen dizkiogu eta hemendik aurrera euskaldunon hizkuntz eskubideak berriz zapal ez ditzan eskatzen diogu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!