Auzitegi Nazionalari presoak etxeratzea eskatu dio Sortuk

Tolosaldeko Ataria 2015eko irailaren 24a

Auzitegi Nazionala bihar bilduko da, EPPK-ko presoek Euskal Herrira hurbiltzeko egindako eskaerak aztertzeko.

EPPK-ko presoek banakako eskaerak egin zituzten,iaz, Euskal Herrira hurbiltzea eskatuz. Espainiako Espetxe Zaintzak, ordea, ezezkoa eman zien eskera guztiei eta, beraz, Auzitegi Nazionalak hartuko du azken erabakia, eskaeren inguruan.

Bihar bertan bilkura egitekoa da Auzitegi Nazionala eta, hitzorduaren atarian, Sortuk zenbait mobilizazio antolatu ditu eskualdean, Euskal preso eta iheslariak etxera! lelopean. Irudian, Tolosako Trianguloa plazan egindakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!