Alliri eta Aldaba auzoetan, izango dute zer ospatua

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko ira. 24a, 12:44

Bihar hasiko dute jaia Allirin eta, Aldaban, larunbatean ekingo diete festei

Aspaldi pasatu ziren Tolosako festa nagusiak eta, hurrengoei begira dira herritarrak, irudimena martxan jarriz. Horrek, ordea, ez du auzotarren arteko girorik baretzen, eta Tolosako auzoetako festa errenkadak ez du etenik. Asteburu honetan, Alliri eta Aldaba auzoen txanda izango da, eta ez dute aitzakiarik behar izango kaleaz jabetzeko.

Bihar bertan eta, dirudienez, Arrasateko Maritxu Kajoi festa entzutetsuari itzal egin nahian, Pintto potearekin hasiko dute festa Allirin; pintxo potea egingo dutela, alegia, dotore jantzita. Jarraian, musika ere izango dute.

Egun nagusia, ordea, larunbatekoa izango da tren geltokiaren alboko auzoan. Dianarekin goiz-goizetik hasita, haurrek gozatuko dute gehien, jolas, buruhandi eta karaokearekin. Bazkalondoan, dena den, helduagoen kontuek ere plaza hartuko dute, eta izango da festa eguna goizaldera arte luzatzen saiatuko denik ere.

Aldaban, berriz, hiru eguneko jaiak izango dituzte. Larunbat iluntzean piztuko dute giroaren txinparta, sagardo dastatzearekin, baina, igandea izango da aldabatarren egun handia. Egun osoan barrena Laja eta Larrañaga trikitilariak ariko dira, eta auzotar gehien elkartuko dituen hitzordua herri bazkariarena izango da.

Astelehenean, berriz, San Migel egunarekin bat eginez, meza eta herri afaria izango dituzte berriro.

ALDABAKO JAIAK

LARUNBATA, 26
19:00: Txupinazoa
Jarraian sagardo probaketa
21:00: Zahagiardoa
Ondoren: Izer eta Alabier trikitilariak

IGANDEA, 27
11:00: Meza nagusia
12:00: VII. txirrindulari igoera
14:00: Herri bazkaria (tiketak aurretik erosi)
18:00: Aizkolariak; Iñaki Kintana eta Asier Pellejero Harri jasotzailea; Iban Ugartemendia Egunean zehar, Laja eta Larrañaga trikitilariak alaituko dute.

ASTEARTEA, 29
20:00: Meza nagusia
21:00: Herri afaria elkartean
Ondoren: toka txapelketa

ALLIRIKO JAIAK

Irailak 25 Ostirala 015
20.00 Bezperako Suziria.
20:00 Pintto-pote auzoan (Pintxo-potea, dotore jantzita).
Ondoren, Elegant DJ Session

Irailak 26 Larunbata
10:00 Diana, auzotarren musika-kalejirak lagunduta.
10:00 Suziria eta zapi-jartzea (ekarri kamixeta txuria!).
11:00 Haur jolasak.
12:00 Tortilla Txapelketa.
12:00 Buruhandiak.
14:00 Herri-bazkaria.
16:00 Haur-karaokea.
17:00 Buruhandiak.
18:00 Txokolate-jatea.
19:00 Alliriko V. Toka Txapelketa.
20:00 Sardina-jatea.
21:00 Karaokea.
22:30 Local DJ Session

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!