Bizikletaz ere segurtasuna kontuan hartu behar delako

Ataria 2015eko irailaren 22a

Tolosako ikastetxeetako gaztetxoek bizikletaz dabiltzanean segurtasunez ibiltzeko gomendioak jaso dituzte goizean egin duten tailerrean. Bizikleta gainean maisu den Abraham Olano izan dute, gainera, aholkuak ematen. 

Mugikortasun astearen barruan kokatu dute Trianguloa plazan eginiko ekimena. Hiru gune desberdin jarri dituzte; batetik, bizikletaz goazenean jakin beharreko oinarrizko segurtasun neurriak azaldu dizkiete udaltzainek gaztetxoei. Bestetik, Oriako txirrindulari eskolak antolatuta, eta Abraham Olanoren laguntzarekin, bizikletaren ezaugarriak eta oinarrizko mantenua nola egin ikasi dute. Besteak beste, gurpila nola aldatzen den ikusi dute gazteek. Azken gunean, bizikletaren txirrinak pertsonalizatu dituzte, eta ondoren bakoitzak berea eman ahal izan du etxera. Horrekin batera, Tolosaldeko garraio publikoaren inguruko informazioa egon da eskuragarri plazan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!