Espainiako fiskaltza Xabi Alonso ikertzen ari da ustezko zerga iruzurragatik

Ataria 2015eko irailaren 22a

Argazkia: Bolivia.com

Egun Bayern Munich-en aritzen den futbolari tolosarrak agiria argitaratu du bere Twitter kontuan, betebehar fiskal guztiak "beti" bete dituela adieraziz.

Eitb.eus-ek jakinarazi duenez, Madrilgo Fiskaltzak ikerketa izapideak jarri ditu abian Zerga Agentziaren salaketa baten harira, Xabi Alonsok zerga iruzurra egin ote duen argitze aldera.

Fiskaltzako iturriek jakitera eman dutenez, informazioa aztertzen ari dira oraindik, beraz, ez dakite zigor auzibiderik abiatuko ote duten.

El Mundo egunkariak gaur argitaratu duenaren arabera, "2010 eta 2012 artean tolosarrak irudi eskubideak kobratzeko garaian atzerriko enpresak erabili ote zituen ikertzen ari dira".

Xabi Alonsok agiri bat argitaratu du bere Twitter kontuan, eta "betebehar fiskal guztiak beti" bete dituela ziurtatu du, eta bere "eskubideen aldeko defentsa" egingo duela. Era berean, justiziaren erabakia "errespetuz" hartuko duela jakinarazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!