Lizarralde eta Jauregi, koroadun

M.Iraola 2015eko irailaren 21a

Bigarren urtez jarraian irabazi du Hondarribiak TKE Liga. Bertan aritzen dira Iñigo Jauregi tolosarra eta Jon Lizarralde anoetarra.

Herrian harrera beroa egin zieten 'Ama Guadalupekoa' osatzen duten arraunlari eta gainerako teknikariei. "Hau ametsa da" zihoen Lizarraldek: "Ondo ibiltzea espero genuen, baina horrelako maila ematea ez".

Izan ere, urte gogoangarria izan da Hondarribiarentzat. 12 bandera lortu ditu, eta San Miguel Ligako irabazleak sekula pilatu duen puntu kopuru handiena bildu du: 217, hain zuzen. Hamabi puntu posibletik, 11,4 estropada bakoitzeko.

Jauregiren ustez, "Hondarribiak azken urtetan egindako lan onaren fruituak" dira aurten lortutako garaipenak: "Pasa den urtean liga irabazita 10eko nota jarri banion denboraldiari, aurtengoak are altuagoa merezi du".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!