Elkartasunari keinu egiteko aukera izan da Tolosan

Ataria 2015eko irailaren 12a

Eraiki mundu hobeago bat, egin zaitez boluntario izan du leloa gaur goizez Trianguloa plaza postuz bete duen azokak. Gipuzkoako boluntariotza elkarteen azoka izan da Sareginez elkarteak antolatuta.

Hainbat postu eta informazio puntu izan da herritarren eskura, elkartasuna bizi-filosofia egin nahi izan duten guztientzat. Informazioa jasotzeaz gain, batik bat, etxeko txikienek ondo pasatzeko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!