Entzuteko ezintasuna entzunaraziz

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko ira. 11a, 16:20

Tolosaldeko eta Goierriko Pertsona Gorren Gainditzen elkarteak sentsibilizazio astea antolatu du, hamabigarrenez.

Epailearen aurrera joan behar, eta goiz osoan deklaratu ezinik egotea, adibide bat besterik ez da pertsona gorren egunerokoan. Interpretearen beharra izan liteke nabarmenena, baina beste hamaika egoerari aurre egin behar izaten diete. Gainditzen elkarteko kideek ondotxo ezagutzen dituzte oztopo horiek guztiak eta, hain zuzen, hori plazaratzeko 11 urte daramatzate Gorren Sentsibilizazio Astea antolatzen.

"Pertsona gorrak entzuleen eskubide berberak ditugu, eta aukera berdintasun hori izango bagenu, gogoa eta motibazioa ere handiagoak izango lirateke, adibidez, ikasketetarako", dio Julian Rodriguez antolatzaileak. Bide horretan, hamabigarren sentsibilizazio astea prest dute jada, egitarau zabalarekin.

Hilaren 14an hasita, hilaren 19an amaituko da aste berezia, eta haur, gazte nahiz helduengana iritsi nahi dute. Izan ere, urteotan guztiotan, eskualdeko jendearen interesa hazi dela nabaritu dute Gainditzen elkarteko kideek: "Jendea inplikatu da, eta zein hizkuntza gero eta gazte gehiagok ikasi nahi izaten dute; ordutegiekin-eta arazoak izaten diren arren, ikastaro asko antolatzen ditugu".

EGITARAUA:

Aste osoan barrena

- Tolosaldeko eta Goierriko ikastetxeetan hitzaldiak eskainiko dituzte gorren komunitateaz, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetako neska-mutilekin. Anoetako herri ikastolak, Hirukide ikastetxeak, Alegiako ikastetxeak eta Altzoko ikastetxeak parte hartuko dute.

- Tolosako suhiltzaileei hitzaldia eskainiko diete gorren komunitateaz.

 

Irailaren 14tik 19ra

Erakusketa. Komunikazio oztopoen erakusle diren ilustrazioan jarriko dituzte Tolosako Ayerza mertzerian, Lardies dendan eta Aralar Kirolak dendan.

Irailak 15 eta 17

Tolosako Gurutze Gorrian, gorrei lehen sorospenak egiteko saioa.

Irailak 19, larunbata

12:00. Plaza Zaharrean, Komunikazio oztopoak lehiaketako marrazkien erakusketa.

- Batukada, Lasarte- Oriako Dinbi Danba taldea.

- Antzerkia zeinu hizkuntzan: Olé, Olé, Madrilgo El Grito taldearen eskutik.

- Ipuin kontalaria zeinu hizkuntzan.

- Eskoletako marrazki lehiaketako sari banaketa.

- Opari zozketa.

* Hori guztia itzultzaile bidez egingo dute.

17:30. Kultur etxean, bi hitzaldi:

- Roxana Rey eta Jenny De Gea, La desintoxicación y la alimentación saludable.

- Jose Luis Gacía Ginard mallorkarra, Hego Ameriketan bizikletaz bakarrik egindako bidaiaz ariko da, besteak beste: Rutas del silencio.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!