Bedaioko jaiak 2015

Bedaioko XXVI. Txirrindulari igoera, aurreraka zein atzeraka

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko irailaren 7a

Urtero Bedaioko festekin batera, igande eguerdian zita berezia izaten da Ugarte eta Bedaio lotzen dituen errepidean.

Federatugabekoen txirrindulari igoerak apustu bat baino gehiago ekarri izaten du, norberak aurreko urteko denbora ere hobetu nahi izaten du... Baina aurtengoak bitxikeria bat ere ekarri du, bada bizikletan eseri eta atzeraka igo duenik ere, bi eroriko eta ordu erdi pasatxo behar izan zuen desafioa betetzeko.

Bedaioko XXVI. Txirrindulari igoera ospatu zen atzokoan. Guztira 44 txirrindularik hartu zuten parte, tartean neska bakarrak. Antolakuntzatik Jon Azpirozek "berdinatasunari" dei eginez, hurrengo urtean neska gehiagoren partaidetzari dei egin zion.

Salbatoreko Josu Odriozolak lortu zuen markarik onena Ugarte eta Bedio artean (16'57''). Bigarren postua Antton Labaka anoetarrak egin zuen (17'02") eta brontzea Aldabako Xabi Irazustarentzat izan zen (17'13'').

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!