Zaku lasterketan, globoa azkena apurtzean, margoketan... joku ugari prestatu dituzte bedaiotarrek gaztee arratsalde polita igarotzeko. Gainera, bedaiotarrak ezezik, inguruko herrietakoak ere gerturatu dira. Jolasekin hasi bezain laster hasi dira frontoian egingo duten herri afarirako suak ere prestatzen. Afalostean trikitixa doinuak izango dituzte.