Izaskun auzoan ere zezenak badaudelako

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko irailaren 5a

Goiza umeena izan da Izaskun auzoan. 11:00etan, suziria lehertu eta 'zezenek' entzierro txikiari hasiera eman diote. Barreak, algarak, urduritasunak, egunkariak eskuetan astinduz, korrika saioak... denetarik izan da 'zezenen' adarrak gertuegi ez ikusteko. 

Bonberenea Txarangak girotu du doinuz, Zabalarreta parkea. Gaurkoan parkearen berdeari Izaskun jaietako zapien gorria ere gehitu zaio.

Larunbata, irailak 5

11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.

12:00. Mozorro tailerra Sputnik plazan.

14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.

19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan

23:00 Kontzertuak: Anger, Libe eta Bi Bala

 

Igandea, irailak 6

9:00. Diana Tolosako udal txistulari bandaren eskutik.

10:00. Umeentzako gaztelu puzgarria Sputnik plazan.

10:30. Tortila prestaketa.

11:00. Toka txapelketa: gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak.

12:00. Tortilla txapelketa, ondoren, pintxopotea.

13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.

14:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

15:45. Umeentzako apar-festa Sputnik plazan (eguraldi ona bada).

17:00. "Izaskungo auzoko mus txapelketa 2015" Denak tabernan.

17:00. Umeentzako DJon diskofesta Sputnik plazan.

19:00. Amaiera festa piñatarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!