Izaskun auzoa, jaietan murgilduta

Mikel Iraola 2015eko irailaren 4a

Hiru eguneko festa giroa izango dute Izaskun Auzoan.

Urtearen bederatzigarren hilabetearen hasiera iritsi bezain pronto hasi dira Izaskun Auzoko festak. Suziria lehertzearekin batera hasi dira txokolatea banatzen plazan bildu diren dozenaka haurrei. A zer nolako ilara zegoena!

Bada txokolate hori ia kontrako eztarritik joan zaionik ere, izan ere, segituan irten dira buruhandiak. Etengabeko korrika saioan aritu dira etxeko txikienak.

Gauean, berriz, danborrada izango da. 150 pertsona inguru izango dira, danbor-jole, haur eta Bonberenea Txarangako kideen artean. Hori 22:30ean izango da. Gauerdian, berriz, erromeria izango da Laket taldearen eskutik.

Igandera arte luzatuko dira festak. Izaskungo auzotarren penak, beraz, igandera arte Oriako uretan izango dira, itota.

Larunbata, irailak 5

11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.

12:00. Mozorro tailerra Sputnik plazan.

14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.

19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan

23:00 Kontzertuak: Anger, Libe eta Bi Bala

Igandea, irailak 6

9:00. Diana Tolosako udal txistulari bandaren eskutik.

10:00. Umeentzako gaztelu puzgarria Sputnik plazan.

10:30. Tortila prestaketa.

11:00. Toka txapelketa: gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak.

12:00. Tortilla txapelketa, ondoren, pintxopotea.

13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.

14:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

15:45. Umeentzako apar-festa Sputnik plazan (eguraldi ona bada).

17:00. "Izaskungo auzoko mus txapelketa 2015" Denak tabernan.

17:00. Umeentzako DJon diskofesta Sputnik plazan.

19:00. Amaiera festa piñatarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!