Bedaioko jaiak 2015

Bedaioko jaien egitaraua

Ataria 2015eko irailaren 3a

Irailak 4, 5, 6 eta 8an ospatuko dituzte Bedaioko jaiak.

IRAILAK 4, OSTIRALA
19:00. Txupinazoa jaiei hasoera emateko.
Jarraian. Patata tortila lehiaketa (patata eta arrautzak elkarteak jarriko ditu)
20:00. Sagardoa txotxetik dastatzeko aukera izango da pintxoarekin batera (mondejua, txorixoa...).
21:00. Zahagi ardoa (edaria eta kafea elkartea jarriko ditu).
Ondoren. Elustondo anai-arrea trikitilarien eskutik erromeria.
Goizaldera. Indarrak hartzeko baratxuri zopa eta txokolatea.

IRAILAK 5, LARUNBATA
17:00. Ume jolasak.
21:00. Herri afari nagusa.
Jarraian. Ordu txikiak arte erromeri Izer - Alabier eta Ansorregi - Larrañaga trikitilariekin.
Goizaldera. Indarrak hartzeko baratxuri zopa eta txokolatea.

IRAILAK 6, IGANDEA
11:00. Meza nagusia.
Jarraian. Hamaiketakoa trikitilariez alaituta.
13:00. Bedaioko XXVI. txirrindulari igoera (federatu gabekoak).
18:00. Herri kirolak: Aizkolariak, Aitzol Atutxa eta Xabier Orbegozo (Arria V); Harri jasotzaileak Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena (Izeta II)
Ondoren. Bedaioko ingurutxoa.
Segidan. Trikitilarien bigarren saioa.
21:00. Afaria (mondejua eta ardi gisadua) Artubi elkartean.

IRAILAK 8, ASTEARTEA
11:00. Meza nagusia.
Ondoren, Hamaiketakoa trikitilariez lagunduta Abaetxe jatetxean eta toka txapelketa
14:00. Jubilatuen bazkaria Abaetxe jatetxean.
18:00. Sutarri dantza atldearen emanaldia.
21:00. Afaria Artubi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!