Txanpa Latinok irabazi du Boleibol Txapelketa

Ataria 2015eko abuztuaren 31

Argazkiak: Agerremedia.com

Plaza Berrian jokatu da txapelketa, Udako Azken Festa egitasmoaren barruan. Bigarren Photokafe izan da, hirugarren Plan B eta Laugarren Elorri geratu da. Bigarren urtez jarraian irabazi du Txanpa Latinok txapelketa.

Larunbaten jokatu ziren finala eta hirugarren eta laugarren posturako partida, eta lehenengo lau  postuetan geratu ziren taldeek afari bana eskuratu zuten Plaza Berriko tabernetan.

Antolatzaileak gustura daude txapelketarekin eta beste ekimenekin, eta aste honetan egingo dute egitasmoaren errepaso mardulagoa. Parte hartu duten taldeei galdetzeko asmoa dute beren iritzia jasotzeko. Bide batez babesle guztiei eskertu die emandako laguntza.

Aurten 18 talde aritu dira boleibol txapelketan, iaz baino gutxiago, baina datak kontuan hartu behar direla diote antolatzaileek. Datorren urtean espero dute parte hartzea handiagoa izango dela.

Larunbatean, boleibol txapelketa bukatu eta gero, 100 pertsona inguru elkartu ziren afaltzeko Euskal Herria plazan. Gero diskoteka mugikor batekin aritu ziren kaleetan zehar, festari emaira emateko.

Boleibol txapelketako argazkiak ikusteko Agerremedia.com webgunean sartu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!