2015/09/11 - 2015/09/13 00:00
Irailak 11, ostirala: Tolosatik irten eta Canfranc Estación herrira abiatu, bertan dagoen “Pepito Grillo” aterpetxean lo egiteko. [Mantenu erdia (gosaria + afaria), baina lehenengo eguneko afaria, hau da, ostiraleko afaria, norberak eramango du].
Irailak 12, larunbata: Candanchura joan eta bertatik ibiltzen hasi La Zapatilla (2.225 m.) bere ipar aurpegitik igotzeko. Bide honek 400 metroko luzera du eta bere zailtasuna III/III+ gradukoa da. Itzuleran, Tortiellas simatik barrena igaro hiru rapeletan berriro ere Candanchura bueltatzeko. Lotara, aterpetxera joan.
Irailak 13, igandea: Somporteko mendatea igaro eta Sansanet aparkalekuan (1.300 m.) kotxeak utzi; hemen hasiko da ibilbidea. Sansaneteko pagadia eta Valle de los Sarrios zeharkatu ostean, Liouviella (2.334 m.) eta Secús kupulara (2.421 m.) joan. Itzulera Estanés aintziratik egin, kotxeak dauden lekuraino. Hemendik Tolosara buelta.
Izena emateko oargimedi@gmail.com edo elkartean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?