TAKE saskibaloi taldea martxan jarri da

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 27a, 10:49

Atzo hasi ziren entrenamendu saioekin Tolosako TAKE saskibaloi taldeko mutilak. Gaizka Maiza, Mikel Lakunza eta Iñaki Amondarainek taldea utzi dute baina Beñat Azaldegi, Lander Lasa, Telmo Igartua eta Josu Arregi batuko dira taldera.

TAKE saskibaloi taldea, EBA ligan arituko da jokatzen lehengo urtean bezala. Pasa den urtean, denboraldi on bat egin ostean, gogotsu hasi dira entrenatzen aurten ere. Yon Gonzalezek talde polita osatu du aurtengoan ere, nahiz eta Gaizka Maizaren falta sumatuko duten. Hala eta guztiz ere, badaude taldean ilusioa piztu duten jokalari berriak, Lander Lasa tolosarra adibidez. 11 urtez etxetik kanpo jokatzen egon ondoren, bere herriko taldera bueltatuko da. Iraileko lehenengo astean, Kataluinara joango dira kontzentrazioa burutzera. Aurten, gogoratu behar, TAKE saskibaloi taldeak, Tolosako garagardo azoka antolatuko duela. Irailaren 17tik 20ra bitartean izango da.

Taldekide berriak: Beñat Azaldegi (Ikasketak amaitu ditu Argentinan), Telmo Igartua (Goierri KE), Josu Arregi (filialetik igota) , Lander Lasa (Oviedo)

Taldea utzi dutenak: Mikel Lakunza (Beasain), Gaizka Maiza (Iraurgi), Iñaki Amondarain (Ikasketak)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!