Charlie & The Colours ostiralean plaza zaharrean

Ataria 2015eko abuztuaren 25a

Datorren ostiralean GAU-GIRO ekimeneko azken kontzertua izango da Tolosako plaza zaharrean. Charlie & The Colours taldeaz gozatzeko aukera egongo da gaueko 22:00etatik aurrera.

Donostian bizi den Charlie Atkey britainiarrak sortu zuen talde hau duela hiru urte inguruan ezagutu dituen musikariekin. Oriol Flores kataluniarra (Triz3ps, Sortuko dira besteak, Amor de Tokyo), Iker Lauroba(Lauroba, U.K.Bill, Indigo) eta Iñigo Asensio tolosarra(Manent, Vanpopel, Izaro eta Elene).

Egitasmoa multikulturala da, partaide desberdinen topaketatik sortua eta, hala ere, Charlieren beraren konposizioen esentzia eta tonuari eusten dio. Kanta guztiak dira originalak eta bandak egin ditu konponketak Oiartzungo Mecca Recording Studioko estudioetan grabatu ahal izateko.

Bide honetan Charlie&The Colours taldeak Musikagela eta Donostiakulturaren laguntza jaso du, Bere lehebengo lan honetan musikari hauek izan ditu kide: Xabi Zeberio (sokazko konponketak,biola, biolina eta nickelharpa), Luis Maria Moreno “Pirata” (tronpeta) eta Amaia Azpiazu (ahotsak)

The Bossai Tree diska ekainaren 5ean kaleratu da.

GAU-GIRO 2015 -Abuztuak 28 - 22:30 - Plaza Zaharra

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!