Baserritarrei galderak egin dizkiete bertaratu diren gaztetxoek. Bertako barazkiak gertutik ezagutu eta bide batez azokako produktuak dastatu ahal izan dituzte. Amaieran altxor eta guzti joan dira esperientzia tailerrean parte hartu duten lagunak.
Urteko larunbata guztietan baserritarrek hartzen dute Tolosako azoka. Gaur ere hala gertatu da. Bisitari ugari izan dira azoka bisitatu eta bertan erosketak egiten. Hileko hirugarren larunbaten egin ohi denez, esperientzi tailerra egin dute gaur azokak. Altxorraren bila ibili dira, azokako teknikari Arrate Iturbek azaldu digunez.
Baserritarrei galderak egin dizkiete bertaratu diren gaztetxoek. Bertako barazkiak gertutik ezagutu eta bide batez azokako produktuak dastatu ahal izan dituzte. Amaieran altxor eta guzti joan dira esperientzia tailerrean parte hartu duten lagunak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?