Udaberri dantza taldea Italiatik bueltan

Ataria 2015eko abuztuaren 18a

Tolosako Udaberri dantza taldea, Italiako lurretan aritu da dantzan eta bestelakoetan. San Giovanni Rotondoko jaialdian parte hartu zuten hiru egunez eta, bidaia probestuz, Florentzia, Pompeia, Roma, Sienna eta Pisa ere ezagutu dituzte.

Euskal dantzen aniztasuna (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba nahiz Zuberoako dantzak eskaini genituen) Europako beste zenbait ohitura eta tradiziorekin batera aritu da oholtzan, Blue Diamonds jaialdi sarean. Horrela, Turkia, Lituania, Bulgaria nahiz Italia ezagutzeko aukera izan dute, folklorearen bitartez. Jaialdietan ohikoa den bezala, gainerako taldeekin harreman sareak sortu dituzte eta, horrela, Lituaniako taldeak beren jaialdian parte hartzeko gonbidapena ere luzatu diete; San Joan jaien inguruan ospatzen dutenez, ordea, ia ezinezkoa izango dute bertan parte hartzea. 
 
Nahiz eta, bidaiako ajeetatik aterrizatzen egon, ikasturte berriari gogoz ekingo diotela, eta Izaskun auzoko jaietan nahiz Iurako sanmieletan gogotsu arituko direla adierazi dute, irailaren 6an eta 28an, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!