TAKEk antolatuko du aurtengo Tolosako Garagardo Azoka

Ataria 2015eko abuztuaren 13a

Egiteko honek eskatzen duen lana arintzeko laguntza eskatu dute. Garagardo Azoka irailaren 17tik 20ra izango da. 

Tolosako Garagardo Azoka antolatzea ez da gauza erraza, eta hori dela eta laguntza eskatu dute TAKEkoek. Laguntzeko prest daudenek taldearen Facebook orrialdearen bidez eman dezakete izena; bakoitzak noiz eta zertan lan egiteko prest dagoen zehaztu beharko du.

"Egun guztiak osatu ahal izateko pertsona bakoitza egun bakarrera ez mugatzea litzateke egokiena. Hori dela eta, bakoitzak lan egin ahal duen egun guztien berri ematea garrantzitsua da; baina, lasai, horrek ez du egun guztietan lan egitea esan nahiko eta!", esan dute.

Zalantzak argitzeko zerbezaferiatake@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!