Eskualdeko talde batek irabazi du Astigarragako 3x3 txapelketa

Ataria 2015eko uztailaren 27a

100 jokalarik parte hartu dute asteburuan Astigarragako txapelketan, eta eskualdeko lau jokalarik osatutako Joxeauxtiñen Frutadenda izeneko taldea izan da garaile.

Taldea, Julen Aranzabal, Ioritz Alberdi eta Jon Azaldegi tolosarrek eta Gaizka Maiza ibartarrak osatu dute. Guztiak, TAKEko jokalari izandakoak azken denboraldian.

Final aurrekoan, 20-15 menderatu zuten Freestylers taldea. Finalean, berriz, 11-16ko emaitzarekin gailendu ziren Kebab Team-en aurka.

Horrez gain, hirukoen txapelketa ere jokatu zen, eta Jon Azaldegik eskuratu zuen lehen saria, 30 segundoko denboran 10 hiruko sartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!